88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. 2017ko lehen seihilekoa

Aditzera ematen da heldu den ekainaren 5ean bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2017ko lehen seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1704610