88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Etaiuko Udalak, 2016ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etaiuko Udalaren 2017ko plantilla organikoa; erabakia 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da. Hona haren laburpena:

Funtzionarioak

Izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %43,9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Tokia: hutsik.

Administrazio araubideko kontratudunak

Izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %43,9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Tokia: jardunean.

Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda

Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.

Etaiun, 2017ko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1704677