88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena.
Ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obrak

Burlatako Udalak, 2017ko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aldaketa 2017ko udal aurrekontuan, gastu honi aurre egiteko: “Ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obrak”.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1704630