88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal Plana. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2016ko azaroaren 30eko bilkuran, erabaki zuen Udal Plana hasiera batean onestea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egon zen bi hilabetean, 2017ko otsailaren 23ra arte. 2017ko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, jendaurreko epea 2017ko martxoaren 31ra luzatu zen eta ondotik, 2017ko apirilaren 6ko osoko bilkura berezian, profesionalek, enpresek eta herritarrek eskatuta, 2017ko maiatzaren 31ra luzatzea erabaki zen. Epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Arguedasen, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1704641