88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

01/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2016ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

01/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu transferentzia

Guztira 14.500,00 euroko kreditua jasoko duten aurrekontuko kontu-sailak hauek dira:

–Maileguaren interesak CRN 3349474753.

Aurrekontuko kontu-saila (1-31400-16001): 1.000,00 euro.

–Maileguaren amortizazioa CRN 3349474753.

Aurrekontuko kontu-saila (1-01105-91300): 13.500,00 euro.

Aurreko kontu-sailei zenbateko bereko kreditua lagako dieten aurrekontuko kontu-sailak hauek dira:

–Udaltzainaren zerbitzuko ekipamendua.

Kontu-saila (1-13210-6250000): 14.500,00 euro.

Arguedasen, 2017ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1704639