88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

22/2017 FORU DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, “Ugarrako Mendilerroa” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, eta Kontserbazio Bereziko Eremua kudeatzeko plana onesten duena.

Ugarrako Mendilerroa izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdean dago, Nabaskozeko, Erromantzatuko eta Urraulgoitiko udal mugapeetan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren zenbait habitat natural eta basa flora eta fauna; horietako batzuk galzorian daude beren banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Ugarrako mendilerroa” izeneko ES2200026 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera onera berriz ekartzeko.

2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Ugarrako mendilerroa” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea hauxe da:

1. ES2200026 Batasunaren Garrantzizko Lekua, “Ugarrako mendilerroa” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

2. “Ugarrako mendilerroa” izeneko ES2200026 KBEaren kudeaketa plana onestea.

2. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

“Ugarrako mendilerroa” izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdean dago, Nabaskozeko, Erromantzatuko eta Urraulgoitiko udalerriek bat egiten duten eremuan, eta 5.087,40 hektareako azalera du.

Lekuaren mugak hauek dira: hegoaldean, Isuko gaina eta Domeñu herria; ekialdean Belorizko iraganbideko erreka-zuloa; iparraldean, Gindaotik Salbatoreko gainera doan gailurreria; eta mendebaldean Areta ibaia.

Lekuan parte da, halaber, Adoaingo erreka-zuloa, izen bereko herritik Gindaoko gainera doana.

Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

3. artikulua. Gidaritza Batzordea.

1. Gidaritza batzorde bat sortzen da “Ugarrako mendilerroa” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Kudeaketa Planaren aplikazio esparruko eragileek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

2. Gidaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

b) Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

c) Proposamenak egitea planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

d) Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

e) Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

f) Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europako Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Kudeaketa Planaren indarraldia.

1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

a) Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

b) 12 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berrikusiko da.

2. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.

3. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez onetsi beharko da.

Azken xedapenetan bigarrena.–Beste plan batzuekiko erlazioa.

1. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturaguneen Sarean jarduteko ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

2. Dena dela, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

Azken xedapenetan hirugarrena.–Garatzeko gaikuntza.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetan laugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

Ugarrako Mendilerroa izeneko es2200026 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana

INDIZEA

I.–Planaren helburua.

II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.

III.–Planaren azken helburuak.

IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

V.–Araudia.

VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

VII.–Jarduketak.

VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.

IX.–Mugak.

X.–Jarraipen-programa.

XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.

XII.–Kontserbazioaren xede diren objektuen eta ezarritako arauen, jarraibideen eta neurrien arteko egokitasuna.

I.–Planaren helburua.

Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).

Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.

Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumen hezkuntza edo ikerkuntza. Era berean, eremu hau babesteko arrazoi diren balioak galtzea ekar dezaketen eraldaketak saihestuko dira.

II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.

Landare formazio naturalek eta erdi-naturalek Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) azalera osoaren %65 inguru hartzen dute. Formazio horien %80 larre eta sastrakadiak dira, eta nabarmenenak Europar Batasunaren intereseko habitat hauek: ezkaiak eta elorri-triskadiak (4090) eta larre mesoxerofitikoak (6210); azalera garrantzitsuak dira Natura Sarea 2000 osoari dagokionez. Larreetako batzuetan orkidea komunitateak daudenez, horiek lehentasuneko habitatak dira. Basoak hartutako azaleretan nagusi dira karraskadiak (9340), eta, hein txikiagoan, erkameztiak (9240) eta haritz ilaundunen basoak, bertako zuhaiztiei aniztasuna ematen diotenak.

Intereseko floraren espezie batzuk daude, horien artean nabarmenak narciso Narcissus asturiensis, Batasunaren intereseko espeziea, eta Dactylorhiza insularis orkidea, oso espezie bakana Nafarroan.

Sastraka eta larre mediterraneoek hartutako eremu zabalei eta komunitate horiek sor landuetan artean dituzten eremu tartekatuei esker, eremu irekietako ohiko espezieak daude. Aipatzekoak dira mirotz zuria (Circus cyaneus), landa-txirta (Anthus campestris), pirripioa (Lullula arborea), etze-txinboa (Sylvia undata), antzandobi arrunta (Lanius collurio) eta berdantza miarritza (Emberiza hortelana).

Miru gorria (Milvus milvus), miru beltza (Milvus migrans), arrano txikia (Hieraaetus pennatus1), arrano sugezalea (Circaetus gallicus) eta zata arrunta (Caprimulgus europaeus) hegazti katalogatuak dira, eta Lekuko basoak erabiltzen dituzte habia egiteko habitat gisa. Eremu horietan intereseko beste espezie batzuk ere ageri dira, hala nola narrasti hauek: iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca) eta Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus).

(1) Espezie horren oraingo izen zientifiko onartua Aquila pennata da.

Ugarrako Mendilerroaren kokapena estrategikoa denez, arroilez inguratua (Arbaiun, Ugarron, Aizpurgi, Benasa eta Irunberri), eta bertan paisaia irekiak eta abeltzaintza estentsiboa daudenez, harkaiztietako hegazti askok gunea bizi-eremu gisa erabiltzen dute. Hauen kasua da, besteak beste: ugatza (Gypaetus barbatus), sai arrea (Gyps fulvus), sai zuria (Neophron percnopterus), hontz handia (Bubo bubo) eta belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax).

Lekuko erreketan ornogabeen bi espezie mehatxatu bizi dira: karramarro autoktonoa (Austropotamobius pallipes) eta Coenagrion mercuriale burruntzia. Horrez gain, lurraldean han-hemenka dauden hezegune txikiak interes handiko lekuneak dira hauentzat: apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis), eta uhandre marmolairea (Triturus marmoratus), zuhaitz-igel arrunta (Hyla arborea) eta apo lasterkaria (Bufo calamita) anfibioentzat2).

(2) Espezie horren oraingo izen zientifiko onartua Epidalea calamita da.

Jarraian, kontserbazioaren xede diren eremuko objektu guztiei buruzko informazioa jasotzen da (habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak, Datuen Inprimaki Normalizatuan bilduak daudenak), taula moduan. Gainera, faunako eta florako beste espezie batzuk ere adierazten dira, inprimaki berean jasoak.

Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) honetan aurkitzen diren 92/43/EEE Zuzentarauko habitat motak, eta KBEaren ebaluazioa, horien arabera:

I. ERANSKINEKO HABITAT MOTAK

KBE-AREN EBALUAZIO OROKORRA

Kodea

Azalpena

A/B/C

3240

Ibai alpetarrak, bazterretan Salix elaeagnos espezieko landaredi zurkara dutenak

B

4030

Txilardi lehor europarrak

B

4090

Txilardi oromediterraneo endemikoak, otaberarekin

B

5210

Juniperus spp. espezieko sastrakak, zuhaitz eitekoak

B

6210

Belardi lehor erdinaturalak eta sastraka-fazieak substratu karetsuen gainean (Festuco-Brometalia) (*orkidea ikusgarriak dituzten parajeak)

B

6420

Belardi heze mediterraneoak, Molinion-Holoschoenion aliantzako belar altuekin

A

8210

Aldapa harkaiztsu kaltzikolak, landare kasmofitikoekin

C

9150

Cephalanthero-Fagion aliantzako pagadi kaltzikola erdieuroparrak

B

9240

Quercus faginea eta Quercus canariensis espezieetako harizti iberikoak

A

92A0

Salix albako eta Populus albako ibarbasoak

B

9340

9340 Quercus ilex eta Quercus rotundifolia espezieetako basoak

A

Kodea: (*) = Lehentasunezko habitata.

KBEaren ebaluazio orokorra: A = balio bikaina; B = balio ona; C = balio nabarmena; (-): Garrantzirik ez duten habitatak.

–2009/147/EE Zuzentarauaren 4. artikulua aplikatzekoa duten KBEko espezieak, 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eranskinean agertzen direnak, eta lekuaren ebaluazioa, horien arabera:

TALDEA

IZEN ZIENTIFIKOA

MOTA

KBE-AREN EBALUAZIO OROKORRA

Ornogabeak

Coenagrion mercuriale

p

-

Ornogabeak

Euphydryas aurinia

p

-

Ornogabeak

Austropotamobius pallipes

p

C

Narrastiak

Emys orbicularis

p

C

Hegaztiak

Milvus migrans

r

-

Hegaztiak

Milvus milvus

p

-

Hegaztiak

Gypaetus barbatus

p

-

Hegaztiak

Neophron percnopterus

r

-

Hegaztiak

Gyps fulvus

p

-

Hegaztiak

Circaetus gallicus

r

-

Hegaztiak

Circus cyaneus

r

-

Hegaztiak

Hieeraetus pennatus

r

-

Hegaztiak

Bubo bubo

p

-

Hegaztiak

Caprimulgus europaeus

r

-

Hegaztiak

Anthus campestris

r

-

Hegaztiak

Lullula arborea

p

-

Hegaztiak

Sylvia undata

p

-

Hegaztiak

Lanius collurio

r

-

Hegaztiak

Pyrrhocorax pyrrhocorax

p

-

Hegaztiak

Emberiza hortulana

r

-

Landareak

Narcissus asturiensis

p

-

Mota: p = iraunkorra; r = ugaltzailea; c = kontzentrazioa; w = negutarra.

KBEaren ebaluazio orokorra: A = balio bikaina; B = balio ona; C = balio nabarmena; (-): garrantzirik gabeko espezieak.

–Faunako eta florako beste espezie batzuk:

TALDEA

IZEN ZIENTIFIKOA

Anfibioak

Triturus marmoratus

Anfibioak

Bufo calamita

Anfibioak

Hyla arborea

Narrastiak

Coronella austriaca

Narrastiak

Elaphe longissima1

Landareak

Dactylorhiza insularis

(1) Espezie horren oraingo izen zientifiko onartua Zamenis longissimus da.

Aurreko balioak kontuan hartuta, habitat batzuk eta KBE honetan dauden edo egon litezkeen flora eta faunako espezie batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat eta espezie horiei “gako-elementu” esaten zaie. Izan ere, KBEaren kontserbazio “aktiboa” oinarritzeko ardatz nagusi gisa erabiltzen dira. Hori horrela, gako-elementu guzti-guztietarako proposatutako helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, arau, kudeaketako jarraibide eta jarduketa batzuk proposatu dira, KBE osoaren balio naturalak mantentzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.

Hona hemen KBEa kudeatzeko “gako-elementuak”:

1.–Baso autoktonoak.

2.–Sastrakadiak eta larreak.

3.–Errekak eta hezeguneak.

Gainera, lan arlo hau zehaztu da:

A.–Erabilera publikoa.

III.–Planaren azken helburuak.

Kudeaketak, aurreko atalean aipatutako gako-elementu guztiak kontserbazio egoera onera ahalik eta lasterren eramateko, bilatu behar dituen xede edo helmugak dira azken helburuak.

1.–Baso autoktonoak.

1.1. Azken helburua: Baso autoktonoek kontserbazio egoera ona izan dezaten bermatzea.

2.–Sastrakadiak eta larreak.

2.1. Azken helburua: Sastrakadi eta larreetako habitaten kontserbazio-egoera ona bermatzea.

3.–Errekak eta hezeguneak.

3.1. Azken helburua: Erreka eta hezeguneetako habitaten kontserbazio-egoera ona bermatzea.

A.–Erabilera publikoa.

A.1. Azken helburua: Lekuaren ezagutza eta balorizazioa hobetzea.

IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

Gerta liteke ezinezkoa izatea planaren azken helburuak edo helmugak lortzea haren indarraldiaren bitartean, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik. Horregatik, indarra duen bitartean planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten dira. Emaitza horiek proposatu diren azken helburuak lortzen lagundu behar dute. Hona hemen, bada, espero diren emaitzak gako-elementuekin eta azken helburuekin egindako numerazioaren arabera:

1.–Baso autoktonoak.

1.1.1. Helburu operatiboa: Hostozabal autoktonoen basoen azalera mantentzea.

1.1.2. Helburu operatiboa: zuhaitz-masen dibertsitate espaziala eta egitura hobetzea.

1.1.3. Helburu operatiboa: baso autoktonoei loturiko intereseko fauna espezieak hobeki ezagutu eta kontserbatzea.

2.–Sastrakadiak eta larreak.

2.1.1. Helburu operatiboa: Larre eta sastraketako habitatak haien kontserbazioa segurtatuko duen moduan erabiltzea.

2.1.2. Helburu operatiboa: sastrakadiei eta larreei lotutako intereseko flora eta fauna espezieen gaineko ezagutza eta kontserbazioa hobetzea.

3.–Errekak eta hezeguneak.

3.1.1. Helburu operatiboa: erreka eta hezeguneetako kontserbazio-egoera hobetzea.

3.1.2. Helburu operatiboa: erreka eta hezeguneei loturiko intereseko faunaren eta floraren espezie batzuen ezagutza eta kontserbazioa hobetzea.

A.–Erabilera publikoa.

A.1.1. Helburu operatiboa: Informazio eta sentsibilizazio ekintzak egitea Lekuaren balio ekologikoei buruz.

V.–Araudia.

–Araudi orokorra:

1. Oihan-zoruan egiteko aurreikusten den edozein jarduketa otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen bidez arautuko da.

2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen eta Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen menpe egonen dira beren eranskinetako batean ageri diren titulartasun publiko nahiz pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, haiek sortu, abian jarri edo gauzatzearen ondorioz ingurumenaren baldintzak aldatzen ahal dituztenak, edo ingurumenari, pertsonen osasunari edo segurtasunari eta haien ondasunei kalteren bat eragiten ahal dietenak.

3. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean ezarritakoa betetzen dela eta ez direla ukitzen Batasunaren intereseko animalia eta landare espezieak, ez haien habitatak, ezta Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko garrantzi handia duten paisaiako elementuak ere.

4. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da honako arau hauetan ezarritakoa beteko dela: batetik, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, eta bestetik, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretua, babes bereziko araubidea duten basa espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa garatzekoa.

5. Urei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatu beharko da, baita obra hidraulikoen arloko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeko azaroaren 18ko 1391/1988 Errege Dekretuan ezarritakoa ere.

6. Aplikatuko dira, orobat, Hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretua eta Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 20ko 22/2011 Legea, baita martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretua ere, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen dituena.

–Berariazko araudia:

1. Habitatak, flora eta fauna.

1.1. Lekuaren intereseko habitatak eta flora eta fauna espezieak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, haien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.

1.2. 92/43/EEE Zuzentarauan dauden eta kontserbazio egoera onean dauden larreek eta sastrakadiek hartutako eremuetan ez da luberritzerik edo ereiterik eginen.

1.3. Intereseko flora eta fauna duten lekuneetan egiten diren erabilera eta jarduketetan, haien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak sartu beharko dira.

1.4. Debeku da urak kutsatzeko edo Lekua degradatzeko arriskua ekar dezaketen hondakin solidoak, obra-hondakinak edo substantziak uztea ibaian.

1.5. Ibilguen alterazio morfologikoa dakarten jarduketak ez dira onartuko, salbu eta tartean giza-osasunari, segurtasun publikoari, natur balioen kontserbazioari edo aprobetxamendu indardunak dituzten azpiegituren mantentze- edo konpontze-lanei lotutako arrazoiak badaude.

1.6. Idoi berriak eraikitzeko eta lehendik daudenak hobetzeko proiektu guztiek anfibioen kontserbaziorako neurriak bilduko dituzte, baita basa faunako espezieak itotzea eragozteko neurriak ere.

VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendio gisa hartu behar dira, eta aplikatu beharrekoak izanen dira, kontrakoa justifikatzen duen arrazoi oinarriturik ez badago.

1. Basoberritzeko proiektuetan sustatuko da espezie autoktonoak erabiltzea, eta, ahal den neurrian, jatorriko eskualde bereko espezieak, basoberritzeko materialei dagokien legeria betez beti.

2. Interes ekologikoa duten zuhaitzek irautea bermatuko da (bereziki haritzak, erkametzak eta ipuruak).

3. Basoetan, lurrean edo zutik dagoen zur hila errespetatuko da.

4. Bigarren mailako espezieak errespetatuko dira, eta haiek bizirik irauteko ahaleginak eginen dira. Bigarren mailako zuhaitz espezie horiek baldin badaude birsortzeko mozketak egin behar diren eremuetan, behar diren neurriak hartuko dira espezie horiek mendian irauteko eta haien berezko birsorkuntza bermatzeko, espezie bakoitzaren behar ekologikoekin bat datozen jarduketen bidez.

5. Basolanetan eta beste edozein jardueretan, zuhaitz-masetako bazterren inguruko zuhaixkak errespetatuko dira. Posible ez denean, jarduketa bukatutakoan lehengoratuko dira.

6. Motzaldiak saihestuko dira 2-3 hektareatik gorako azaleretan edo higadura arazoak izan ditzaketen lurretan, edo motzaldi oro higadura-arrisku nabarmena duten lurretan.

7. Pistak hobetzeko eta eraikitzeko proiektuek paisaiara egokitzeko neurriak izanen dituzte.

8. Pistak eta zura ateratzeko bideak drainatzeko sistemak ez du utziko solidoak erreketara iristea.

9. Pistak hobetzeko eta eraikitzeko proiektuek eta baso-aprobetxamenduetarako baldintza agiriek behar diren neurriak barne hartuko dituzte erreketako ukipena ahalik eta txikiena izateko.

10. Baso-aprobetxamenduetan erreka bazterretako landareak errespetatuko dira.

11. Gaur egungo larre eta sastrakadien azalerak gutxienez kontserbatzen direla bermatuko da.

12. 92/43/EEE Zuzentarauan adierazitako habitatak dituzten eremuak ongarritzeko eta/edo medeatzeko lanetan, tratatu beharreko eremuak, osagaiak eta erabiliko den dosia zehaztuko dira. Nolanahi ere, bermatu beharko da landaretza naturala ez dela ukituko, ezta lurzoruaren eta uren ezaugarriak ere. Gainera, proiektu jakin batek, iraganean gauzatu diren jarduketei dagokienez, izan dezakeen metatze efektua aintzat hartu eta aztertuko da.

13. Belar-sastrakak garbituko dira halako moduan non ondoriozko paisaia-egitura izanen baita larreen eta sastraken mosaiko heterogeneo eta orekatu bat.

14. %50etik gorako maldetan, ez da belar-sastrakarik garbituko larreak hobetzeko. Gainera, jarraibide hori aldatzen ahalko da, eta murriztaileago bihurtu eremu ahuletan.

15. Belar-sastrakak garbitu beharreko eremuetan, babestu beharreko elementu ekologiko interesgarriak mugatuko dira.

16. Ez da belar-sastrakarik garbituko edozein troka edo errekatatik 10 metroko tartea baino gutxiago badago.

17. Laborantzan ibilitako lurzatien eremuetan belar-sastrakak garbitzeko, haien arteko muga eta ezpondetako landare zerrendak errespetatuko dira.

18. Idoiak babesteko itxiturak paratzean, zerrenda zabalak izanen dira barneko aldean (10 eta 30 metro zabal artekoak), eta, ahal delarik, larreen eta sastraken gradienteak eta harri eta arroka pilaketak izanen dituzte.

19. Idoien inguruan, 250 metroko babes zerrenda batean, aurreneurri zorrotzak hartuko dira ingurunea ukitzen duen edozein jarduketa motari ekin aurretik (egur motzaldiak, bidezidorrak, sastrakak garbitzeko lanak, etab.).

20. Hezeguneen egitura ukitzen duten jarduketak (garbiketak, dragatzeak, sakontzeak, tamaina aldaketak) agorraldian eginen dira (uda akaberatik udazkenaren erdialdera), anfibioei ukipenik txikiena eragiteko.

21. Anfibioentzako idoi berriak sortzeko proiektuen eraikuntza diseinuetan, kontuan hartuko da espezie horiek bizi eta ugaltzeko ingurumen baldintza egokiak sortzea, eta, horretarako, gutxienez, honako hauek beteko dira: ontziaren egitura irregularra eta sakonera txikikoa izatea, ur bazter etzanekin, babeslekuak jartzea (harkaitzak, enborrak, etab.) eta, ahal dela, material organikoak erabiltzea irazgaizte-lanetarako.

22. Baliabide trofikoen hornikuntza bermatuko da, halako moduz non ugatzak eta gainerako hegazti nekrofagoek elikagaiak izanen dituzten urte osoan.

23. Ezpondak lehengoratzeko lanetan ingurunearekin bat egiten duten soluzioak bilatuko dira, soluzio zurrunen partez (harri-lubetak).

24. Ibaiak lehengoratzeko proiektuetan lehentasuna emanen zaio berezko landare kolonizazioaren alde egiteari. Hori ezinezkoa dela erabaki, eta landaketak egin behar diren kasuetan, ibai bazterretako espezie autoktonoak erabiliko dira, edo inguruan dauden berezko landare espezie berberak, eta, ahal den neurrian, jatorri berekoak.

25. Nekazaritzarako, basogintzarako eta ingurumen arloko laguntzak plan honen jarraibideetara egokituko dira, ahal den neurrian.

VII.–Jarduketak.

Plan honek indarra duen eperako, jarduketa hauek ezarri dira:

1. Habitatei lotutako neurriak.

1.1. Lekuaren muga berrien barruan sartutako habitaten azalera berrien inbentarioa eta kartografia egitea, eta habitaten dauden interes bereziko elementuen informazio kartografikoa hobetzea.

1.2. Pinus nigra espeziearekin birlandatutako pinudietan, 100 hektareako azaleran, basoko lanak egitea, hostozabal autoktonoen basoei laguntzeko.

1.3. Egiturazko dibertsitatea hobetzeko lanak egitea karraskadietan, gutxienez 50 hektareako azaleran.

1.4. Erkameztien egitura eta dibertsitate espaziala hobetzeko proiektu pilotu bat gauzatzea.

1.5. Abeltzaintzari laguntzeko lanak egitea, larre baliabideak planifikatzeko lehendik dauden agiriei jarraikiz.

1.6. Larreak hobetzeko egindako lanen ingurumen ebaluazioa egitea, larreen eta sastrakadien kontserbazio egoerari dagokionez.

1.7. Larreek eta sastrakadiek hartutako azaleraren bilakaerari buruzko analisia egitea, inguru horretan abeltzaintzaren kudeaketan gertatu diren aldaketei dagokienez.

1.8. Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuarekin eta NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin elkarlanean, entitate titularren eta abeltzainen artean sustatzea larreak “produkzio ekologikoko eremutzat” jotzea, interesa duten ekoizleek lur horiek erabili ahal izatea bermatzeko.

1.9. Idoietako eta hezeguneetako habitaten kontserbazio egoerari buruzko ebaluazioa, eta haien kontserbazio eta hobekuntzarako neurriak proposatzea.

1.10. Erreketako urertzeko landarediaren kontserbazio egoerari buruzko ebaluazioa eta haren kontserbazio eta hobekuntzarako neurriak proposatzea.

1.11. Interes ekologikoa duten Salix aleen inbentarioa egitea, eta hobetzeko proposamenak egitea, bereziki Napaleko Salix lepatuak barne hartuta.

1.12. “Barranco del Soto” alderdiko ihidia lehengoratzeko proiektu bat prestatu eta gauzatzea.

2. Faunari eta florari lotutako neurriak.

2.1. Graellsia isabelaeren presentzia eta kopurua zehazteko prospekzioak egitea.

2.2. Eriogaster catax, Maculinea arion eta Euphydryas aurinia espezieen presentzia eta kopurua zehazteko prospekzioak egitea.

2.3. Coenagrion mercurialeren kontserbazio-egoera ezartzea eta aldian behin monitorizatzeko programa bat inplementatzea.

2.4. Coenagrion mercuriale espeziearen habitata lehengoratu eta hobetzeko proiektu esperimental bat gauzatzea.

2.5. Intsektu saproxilikoen presentzia eta kopurua zehazteko prospekzioak egitea.

2.6. Ibai-karramarro autoktonoa berreskuratzeko Nafarroako Gobernuaren planean ezarritako programak inplementatzen segitzea.

2.7. Idoi nagusietan bizi diren anfibio espezieen populazioen zentsua prestatzea.

2.8. Apoarmatu istilzalea bizi daitekeen idoi eta erreka-zuloetan haren zentsuak egitea aldian-aldian.

2.9. Apoarmatu istilzalearentzako hezeguneak lehengoratzeko proiektu bat egin eta gauzatzea, eremu egokiak aukeratzeko lan bat egin ondoren.

2.10. Larreei eta sastrakadiei lotutako hegaztien komunitateak aldian behin monitorizatzea, hala nola, antzandobi arrunta, landa-txirta, pirripioa, etze-txinboa eta berdantza miarritza.

2.11. Napaleko PASANaren funtzionamendu egokirako behar diren mantentze-lanak egitea.

2.12. Hegaztientzat arriskutsuak diren linea elektrikoak moldatzea.

2.13. Idoiak zuzentzea, fauna hiltzen bada itota eta/edo itxituretan kateatuta.

2.14. Sastrakadi eta larreen habitatei lotutako intereseko flora espezieei buruzko diagnostikoa egitea, eta jarraipena egiteko protokoloa abian jartzea.

2.15. Orchis laxiflora, Dactylorhiza elata subsp. sesquipedalis eta Populus x canescens espezieen presentzia baieztatzeko azterlan bat egitea.

3. Erabilera publikoari lotutako neurriak.

3.1. Lekuaren balio naturalei buruzko sentsibilizazio eta zabalkunde materialak prestatzea.

VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak honako hauek hartuko ditu bere gain:

–Gunearen kontserbazio egoera ona bermatzen duten mantentze eta lehengoratze proiektuak gauzatzeko behar diren diru zenbatekoak.

–Ekipamenduak eta kudeaketaren egitura mantentzeko behar diren diru zenbatekoak.

–Erabilerak eta jarduerak mugatzearen ondoriozko kalte-ordainak ordaintzeko behar diren kontu-sailak.

–Plana gauzatzeko eta haren helburuak lortzeko behar diren bestelako kontu-sailak.

Hori guztia ordainduko da horretarako kreditu egokia baldin badago. Beraz, behar diren konpromisoak hartuko dira unean-unean aurrekontuan dagoen diruaren arabera.

Nafarroako Gobernuko departamentuek beren politika sektorialak ingurumenean integratzeko sustatzen dituzten jarduketek, baita toki entitateek sustatzen dituzten ekintzek eta ekarpen pribatuekin edo Europar Batasunaren ekarpenekin egiten direnek ere, laguntzen ahal dute plan hau garatzen.

KBEa ongi kontserbatzen laguntzen duten jarduketek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren finantzaketa osoa izan dezakete, betiere diru-laguntzen arloko araudiak ezartzen duen esparruaren barrenean. Inguruko biziguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz, departamentu honen menpeko beste edozein laguntzatan, ahal denean, lehentasuna emanen zaie, guneen kontserbazioarekin bateragarriak izanik, Kontserbazio Bereziko Eremu honen barnean proposatzen diren jarduketei. Gainera, laguntzaren portzentajea handiagoa izanen da, eremu horretatik kanpo edo beste edozein naturagunetatik kanpo proposatzen diren beste jarduketa batzuekin alderatuta. Halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua aurrekontuetatik kanpoko funtsak aplikatzen saiatuko da, baldin haien helburua plan honetan aurreikusitako ekintzen bat garatzea bada.

IX.–Mugak.

Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan xedatu bezala ordainduko dira erabilerak eta jarduerak mugatzearen ondoriozko kalte-ordainak. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola laguntzak, diru-laguntzak, zerbitzuak ematea edo bestelako sustapenak.

X.–Jarraipen programa.

Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi gauzatzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat izanen du, gutxienez, helburu bakoitzerako.

Urtero, programa horren emaitzen eta, oro har, planaren gauzatze-mailaren berri emanen zaio Gidaritza Batzordeari.

Lortutako emaitzei erreparatuta ikusten bada espero ziren emaitzen aldean desbiderapenak gertatu direla edo emaitzak ezin izanen direla lortu aurreikusitako epean, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak eransten ahalko zaizkio planari.

GAKO-ELEMENTUA

AZKEN HELBURUA

HELBURU OPERATIBOA

ADIERAZLEA

HASIERAKO BALIOA

ARRAKASTAREN IRIZPIDEA

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1. Baso autoktonoek kontserbazio egoera ona izan dezaten bermatzea.

Kontserbazio egoera onean dauden basoen azalera

Ezezaguna

Basoen azaleraren %100

1.1.1. Hostozabal autoktonoen basoen azalera mantentzea.

Baso autoktonoen azalera

429,24 hektarea baso inbentariatuen barrenean, gehi baso horiek hartzen duten azalera Lekuari erantsi zaion eremuan

429,24 hektarea baso inbentariatuen barrenean, gehi baso horiek hartzen duten azalera Lekuari erantsi zaion eremuan

Birlandatutako pinudietan hostozabal autoktonoen basoei laguntzeko landutako azalera

0

100 hektarea

Lekuaren mugaketa berrian sartutako habitaten azalera berriak

Ezezagunak

Ezagunak

1.1.2. Zuhaitz-masen egitura eta dibertsitate espaziala hobetzea

Erkameztien egitura eta dibertsitate espaziala hobetzeko proiektu pilotua

Egin gabe

Egina

Karraskadietan hobekuntzako basolanek ukitutako azalera

0

50 hektarea

1.1.3. Baso autoktonoei loturiko intereseko fauna espezieak hobeki ezagutu eta kontserbatzea

Graellsia isabellae espeziearen prospekzioak toki esanguratsuetan

Egin gabe

Eginda

Intsektu saproxilikoen prospekzioak toki esanguratsuetan

Egin gabe

Eginda

Intereseko espezieak dituzten lekuneen gaineko ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1. Sastrakadi eta larreetako habitaten kontserbazio-egoera ona bermatzea

Kontserbazio egoera onean dauden larre eta sastrakadien azalera

Ezezaguna

Larreen eta sastrakadien azaleraren %100

2.1.1. Larre eta sastrakak haien kontserbazioa segurtatuko duen moduan erabiltzea

Larreen eta sastrakadien azalera

2506,94 ha baso inbentariatuen barrenean, gehi baso horiek hartzen duten azalera Lekuari erantsi zaizkion eremu berrietan

2506,94 ha baso inbentariatuen barrenean, gehi baso horiek hartzen duten azalera Lekuari erantsi zaizkion eremu berrietan

Abeltzaintzari laguntzeko ekintzak

Ekintza batzuk egin dira abeltzaintzari laguntzeko

Abeltzaintzari laguntzeko jarduerak indartu dira

“Baso autoktonoak” izeneko gako-elementuaren adierazlea aplikatzekoa da habitat azalera berrien inbentarioa egiteari dagokionez

2.1.2. Sastrakadien eta larreen habitatei lotutako intereseko flora eta faunako espezieen ezagutza eta kontserbazioa hobetzea

Flora mehatxatuaren populazioen laginak

Egin gabe

Aldizkako laginketak

Eriogaster catax, Maculinea arion eta Euphydryas aurinia espezieen prospekzioak

Egin gabe

Egiten dira

Larreei eta sastrakadiei lotutako hegaztien laginketak

Egin gabe

Aldizkako laginketak

Ugatzarentzako elikadura osagarriko guneen kopurua

1

1 edo gehiago

Faunarengan eragina duten idoiak

Badira

Hasierako balioa baino txikiagoa

Hegaztientzat arriskutsuak diren linea elektrikoak

Badira

Hasierako balioa baino txikiagoa

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1. Erreka eta hezeguneetako habitaten kontserbazio-egoera ona bermatzea

Errekei lotutako habitaten azalera, kontserbazio egoera onean dagoena

Ezezaguna

Errekei lotutako habitaten azalera osoa

Kontserbazio egoera onean dauden hezeguneen kopurua

Ezezagunak

Hezegune guztiak

3.1.1. Erreken eta hezeguneen kontserbazio-egoera hobetzea

“Barranco del Soto” lehengoratzeko proiektua

Egin gabe

Egina

3.1.2. Erreka eta hezeguneei loturiko intereseko faunaren eta floraren espezie batzuen ezagutza eta kontserbazioa hobetzea

Coenagrion mercurialearen laginak

Egin gabe

Aldizkako laginketak

Coenagrion mercuriale espeziearen hobekuntza eta kontserbaziorako proiektu esperimentala

0

1

Apoarmatu istilzaleen zentsuak

Zentsu bat 2011n

Aldizkako zentsuak

Apoarmatu istilzalearentzako hezegune lehengoratuak

0

1

Karramarro autoktonoen presentzia

Zenbait errekatan presentzia dago

Presentzia mantentzen da

Anbifioen zentsua

Egin gabe

Eginak

Orchis laxiflora, Dactylorhiza elata subsp. sesquipedalis eta Populus x canescens espezieen prospekzioak.

Egin gabe

Eginda

“Baso autoktonoak” izeneko gako-elementuaren adierazlea aplikatzekoa da habitat azalera berrien inbentarioa egiteari dagokionez

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1. Lekuaren ezagutza eta balorizazioa hobetzea

Dibulgazio ekintzak

Ez da zabalkunderik egiten

Zabalkundea egiten da

A.1.1. Informazio eta sentsibilizazio ekintzak egitea Lekuaren balio ekologikoei buruz

Zabalkunderako eta sentsibilizaziorako materiala balio naturalei buruz

Ez dago

Prestatutako materiala

XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.

Deskargatu mapa (PDFa).

XII.–Kontserbazioaren xede diren objektuen eta ezarritako arauen, jarraibideen eta neurrien arteko egokitasuna.

Atal honetan, KBEa kudeatzeko gako-elementuen definizioak, planaren azken helburuak, planaren aplikaziotik espero diren emaitzak (helburu operatiboak) eta aurreikusitako jarduketak (neurriak) jaso dira, taula moduan, leku honetan kontserbazioaren xede den elementu bakoitzarentzat.

Taulan agertzen diren siglek hau esan nahi dute:

EC: gako-elementua

OF: azken helburua

OO: helburu operatiboa

N: araua

D: jarraibidea

M: neurria

HABITATAK ETA ESPEZIEAK

EC

OF

OO

M/N/D

3240 Ibai alpetarrak, bazterretan Salix elaeagnos espezieko landaredi zurkara dutenak

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1.1.

D23, D24, M1.10, M1.12, N1.4, N1.5

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

4030 Txilardi lehor europarrak

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D16, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D18, D19, D20, D21, D22, D25, N1.3

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

4090 Txilardi oromediterraneo endemikoak, otaberarekin

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D16, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D18, D19, D20, D21, D22, D25, N1.3

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

5210 Juniperus spp. espezieko sastrakak, zuhaitz eitekoak

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D16, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D18, D19, D20, D21, D22, D25

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

D36.6210 Belardi lehor erdinaturalak eta sastraka-faziesak substratu karetsuen gainean (Festuco-Brometalia) (*orkidea aipagarriak dituzten parajeak)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D16, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D18, D19, D20, D21, D22, D25, M2.14, N1.3

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

6420 Belardi heze mediterraneoak, Molinion-Holoschoenion aliantzako belar altuekin

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

N1.3

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1.1.

M1.12, M1.9, N1.4, N1.5

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

8210 Aldapa harkaiztsu kaltzikolak, landare kasmofitikoekin

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D16, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D18, D19, D20, D21, D22, D25

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

9150 Cephalanthero-Fagion aliantzako pagadi kaltzikola erdieuroparrak

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

M1.1, M1.2, N1.1, D2, D3, D4, D5, D6, D7, D8, D9

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

9240 Quercus faginea eta Quercus canariensis espezieetako baso iberikoak

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1, 1.1.2, 1.1.5, 3.6

M1.1, M1.2, N1.1, D2, D3, D4, D5, D6, D7, D8, D9, M1.4, M2.5

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

92A0 Salix albako eta Populus albako galeria basoak

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1.1.

D23, D24, M1.10, M1.11, M1.12, N1.4, N1.5

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

9340 Quercus ilex eta Quercus rotundifolia zuhaitzen basoak

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

M1.1, M1.2, N1.1, D3, D4, D5, D6, D7, M1.3

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Anthus campestris (p)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10, M2.12

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Austropotamobius pallipes (p)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.2.

A9

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

N1.3

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1-1-3.1-2:

D23, D24, M1.10, N1.4, N1.5, M2.6

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Bubo bubo (p)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10; N1.6

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Caprimulgus europaeus (r)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

M1.2, N1.1, D4, D5, M1.3, M1.4

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

M2.12

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Circaetus gallicus (r)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

N1.1, D2, D5, D6, M1.3, M1.4

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

M2.12, M2.13; N1.6

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Circus cyaneus (r)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10, M2.12; N1.6

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Coenagrion mercuriale (p)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.2.

A9

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

N1.3

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1-1-3.1-2:

D23, D24, M1.10, N1.4, N1.5, M2.3, M2.4

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Coronella austriaca

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

D10, M1.2, N1.1, D2, D3, D4, D5, D6, D7, D9, M1.3, M1.4

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Dactylorhiza insularis

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D16, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D18, D19, D20, D21, D22, D25, M2.14, N1.3

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Elaphe longissima

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

D10, M1.2, N1.1, D2, D3, D4, D5, D6, D7, D9, M1.3, M1.4

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Emberiza hortulana (r)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Emys orbicularis (p)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.2.

A9

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

N1.3; N1.6

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1-1-3.1-2:

D23, D24, M1.10, M1.12, M1.9, N1.4, N1.5, M2.8, M2.9

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Epidalea calamita

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

D18, D19, D20, D21, D25, N1.3; N1.6

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1-1-3.1-2:

M1.12, M1.9, N1.4, N1.5, M2.7

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Euphydryas aurinia (p)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.2.

D5, D7

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D13, D16, D17, M2.2, N1.3

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Gypaetus barbatus (p)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, D22, M2.11, M2.12, M2.13; N1.6

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Gyps fulvus (p)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, D22, M2.11, M2.12, M2.13; N1.6

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Hieraaetus pennatus (r)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

N1.1, D2, D5, D6, M1.3, M1.4

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

M2.12, M2.13

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Hyla arborea

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

D18, D19, D20, D21, D25, N1.3; N1.6

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1-1-3.1-2:

M1.12, M1.9, N1.4, N1.5, M2.7

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Lanius collurio (r)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10, M2.12

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Lullula arborea (p)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10, M2.12

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Milvus migrans (r)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

N1.1, D2, D5, D6, M1.3, M1.4

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

M2.11, M2.12, M2.13; N1.6

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1.1.

D23

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Milvus milvus (p)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1-1-1.1-2:

N1.1, D2, D5, D6, M1.3, M1.4

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

M2.11, M2.12, M2.13; N1.6

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1.1.

D23

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Narcissus asturiensis (p)

1. BASO AUTOKTONOAK

1.1

1.1.1.

M1.1, N1.1

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D16, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D18, D19, D20, D21, D22, D25, M2.14, N1.3

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Neophron percnopterus (r)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, D22, M2.11, M2.12, M2.13; N1.6

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Pyrrhocorax pyrrhocorax (p)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Sylvia undata (p)

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1-1-2.1-2:

D11, D12, D13, D14, D15, D17, M1.5, M1.6, M1.7, M1.8, N1.2, D25, M2.10, M2.12

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Triturus marmoratus

2. SASTRAKADIAK ETA LARREAK

2.1

2.1.2.

D18, D19, D20, D21, D25, N1.3; N1.6

3. ERREKAK ETA HEZEGUNEAK

3.1

3.1-1-3.1-2:

M1.12, M1.9, N1.4, N1.5, M2.7

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1.

A.1.1

M3.1

Iragarkiaren kodea: F1704379