81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/1º0107 NL/sr espedientea. Jendaurrean

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko eskaera, titularrak uko egin diolako.

Eskatzailea: Manuel Goyeneche Irungaray.

I.F.Z. zenbakia: 72654651 C.

Helbidea: Bordaberria etxea, Amaiur, 31715 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Amaiur ibaia.

Amaitu beharreko emaria: 0,32 l/s.

Tokia: Amaiur.

Udal mugapea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Manuel Goyeneche Irungarayk, ur aprobetxamenduaren titularrak, ur aprobetxamendu hau amaitzeko eskaera egin du: ur aprobetxamendua, urtean 60 egunez Amaiur ibaitik 0,32 l/s-ko emaria hartzeko, Baztango udal mugapean (Nafarroa), hektarea bateko lur-eremua ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko apirilaren 11n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1704547