81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03451 NL/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Arraztoa Ur Erabiltzaileen Elkartea.

I.F.Z. zenbakia: V 71307086.

Helbidea: Arraztoa Jauregia - Urrasungo auzoa, 31715 Azpilkueta-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,07 l/s.

Tokia: Azpilkuetako Katea alderdia.

Udal mugapea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 60 hodi bat ateratzen da 36 m³-ko edukiera duen biltegiraino. Eta biltegitik hodi bat ateratzen da Katea baserri ondoan dagoen sarearekin lotu arte; xedea 5 etxebizitza eta abeltegi bat hornitzea da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko apirilaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1704348