81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03497 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Francisco Javier Arrieta Pueyo.

I.F.Z. zenbakia: 72666920 F.

Helbidea: Errotaldea, 9, 31744 Elgorriaga (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra ibaia.

Eskatutako emaria: 1 l/s-koa.

Tokia: Errotaldea.

Udalerria eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Erabilera: Elgorriagako 1. poligonoko 293. lurzatia ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura 1 l/s-ko emarirako motoponpa baten bidez hartzen da Ezkurra ibaitik, eta 1.000 litroko biltegi bateraino jasotzen da; bertatik ureztatzen da 100 m²-ko baratzea, ureztontziaren bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko martxoaren 20an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1703449