81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-844

Sociedad Cooperativa Los Remediosek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Sociedad Cooperativa Los Remedios.

Xedea: zereal biltegi bateko eta gasolindegi bateko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: izenik gabeko ibilgua (bi errekaren erreka-zuloa).

Isurketa eginen den udal mugapea: Sesma (Nafarroa).

Bulegoetako ur sanitarioen bolumena 40 m³-koa da urtean eta hobi septiko batean tratatuko dira. Erregaiz hornitzeko eta zama-lanetako plataformatik datozen euri-urak, hidrokarburoak izan ditzaketenak, hidrokarburoen 1. motako bereizgailu batean tratatuko dira; guztira 8 m³ inguruko bolumena dute urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko martxoaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1703881