81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-787

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Makirrriaingo saneamendu lanetarako eta hondakin uren isurketarako baimena.

Ibilgua: Sagarreta erreka (Ultzama ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Ezkabarte (Nafarroa).

Lanen xedea da sarrera eta irteerako hustubideak egitea, eta, horrekin batera, Imhoff biltegi bat, herriko isurketaren tratamendurako (urtean, gehienez, 4.400 m³-ko bolumena duela kalkulatzen da).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko martxoaren 21ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1703869