81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-P-194

Sociedad Deportiva Recreativa Arenasek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua hiru putzu dira, 8, 15 eta 38 metrokoak hurrenez hurren (lehena eta hirugarrena erreserbako putzuak dira, eta bigarrena putzu nagusia da); Ebro ibaiaren eskuinaldean daude denak, ibilguen polizia eremutik kanpo, Mosquera kalean (1. poligonoa, 365. lurzatia). Lehenbiziko putzuan, ura jasotzeko ekipoa 4 ZP-ko motoponpa bat izanen da, 6,11 l/s-ko uneko emariarekin; bigarrenean, 3 ZP-ko elektroponpa bat, 5,83 l/s-ko uneko emariarekin, eta hirugarrenean 3 ZP-ko beste elektroponpa bat paratuko da, 2 l/s-ko uneko emariarekin. Ura aisialdirako erabiliko da (0,4191 hektareako lorategi eta berdeguneak, eta igerilekua betetzeko, Tuterako udal mugapeko (Nafarroa) 1. poligonoko 365. eta 643. lurzatietan. Urtean 11.759 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,758 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko martxoaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1703803