81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-S-33

Jesús Lerga Solchagak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús Lerga Solchaga.

Xedea: landetxe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Zidakos ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Tafalla (Nafarroa). 25. poligonoko 308. lurzatia.

Etxeko hondakin uren isurketak, gehienez ere, 130 m³-ko bolumena du urtean; Zidakos ibaiaren ibilgura hustuko da, hobi septiko aurrefabrikatutik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko martxoaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1703474