81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-S-1

Galpgest Petrogal Estaciones de Servicio SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Galpgest Petrogal Estaciones de Servicio SLU.

Xedea: gasolina-zerbitzugune bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Intxiliturriko erreka (Arakil ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Ziordia (Nafarroa).

Erregaiz hornitzeko eta zama-lanetako plataformatik datozen euri-urak, hidrokarburoak izan ditzaketenak, hidrokarburoen 1. motako bereizgailu batean tratatuko dira; guztira 260 m³ inguruko bolumena dute urtean. Gasolina-zerbitzuguneko ur sanitarioen bolumena 680 m³-koa da urtean; lohi aktiboen sistema batean tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko martxoaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1703471