81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2017rako lan egutegia eta egun baliogabeak

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko buru Iñigo Arregui Odérizek, martxoaren 20ko 4/2017 Ebazpenaren bitartez, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileendako lan egutegia onetsi zuen 2017rako. Hona hemen testua:

“Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu, eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen baitu.

Ikusirik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, izanik horiek ondoko hauek:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen lurralde esparruan, herri bakoitzean beste jaiegun bat gehitu behar zaie aitzineko artikuluan aipatzen diren egunei. Egun hori udal bakoitzak proposaturik finkatu behar da, eta batasun honetan 2017ko irailaren 14an izanen da.

Batasun honetako langileekin hitz egin da 2017ko lan egutegiaren gainean, adostasuna lortzeko.

Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileendako 2017ko lan egutegia onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik; beraz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a: Zaindariaren jaieguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna. Puiuko zaindaria. Herriko jaieguna.

–Abuztuaren 14a: Zaindariaren jaieguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 8a: Andre Maria Zuria, Garinoaingo zaindaria, herriko jaieguna.

–Irailaren 14a: Orbaibarko jaieguna.

–Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Zaindariaren jaieguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Erregistro Orokorra (Katalaingo egoitzan) 11:00etatik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Udalerri bakoitzean Erregistro Orokorra ordutegi honetan egonen da irekita, jendea hartzeko:

–Puiu: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era arte.

–Oloritz: astearteetan eta ostegunetan, 11:00etatik 14:30era arte.

–Orisoain: asteazkenetan, 11:00etatik 14:30era arte.

–Untzue: astearteetan eta ostegunetan, 11:00etatik 14:30era arte.

–Garinoain: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era arte.

Eguneko lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa baita urteko 1.592 orduko kopuruan, 50,5 orduko poltsa sortzen da. Ordu poltsa horren zati bat modu finkoan erabiliko da uztailaren 24an, abuztuaren 14an, irailaren 8an eta abenduaren 7an, eta gainerakoa (20,5 ordu) langile bakoitzak nahi duen moduan.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2017an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki administrazioak barne, egiten duen deklarazioari jarraikiz.

Laugarrena.–Ebazpen hau ediktuen bidez argitaratzea Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren iragarki oholean eta udalerri bakoitzeko iragarki oholetan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea, baita Batasuna osatzen duten udalei ere, eta Batasunaren Batzarrari ebazpenaren berri ematea, egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.”

Katalain-Garinoainen, 2017ko martxoaren 20an.–Batasuneko burua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1703725