81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Kudeaketaren esleipena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2016ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuela:

Agoizko Udalak, 2012ko uztailaren 5ean egindako bilkuran, erabaki zuen haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzeko kanpainarekin lotutako jarduera guztien kudeaketa bere gain hartzea. Halaber, erabaki zen proiektuan parte hartu nahi duten toki entitate guztiei kudeaketaren esleipena hari emateko eskatzea.

1.–Izarbeibarko Mankomunitateak parte hartuko du haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzeko kanpaina antolatzeko eta Agoizko Udalari haren kudeaketa esleitzeko.

2.–Kreditu nahikoa erreserbatzea urtero, kanpainaren gastuari aurre egiteko.

3.–Lankidetza hitzarmena sinatzea Agoizko Udalarekin, haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzeko kanpaina kudeatzeko.

4.–Erabaki hau Agoizko Udalari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitako ondorioak izan ditzan.

Halaber, aditzera ematen da 2017ko urtarrilaren 30eko hitzarmena sinatzearen bidez, esleipen hori onartu zela.

Garesen, 2017ko martxoaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1703548