81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Mankomunitateko Idazkaritzan 15 egunean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Allon, 2017ko apirilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1704108