81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 5ean hartua, Eguesibarko, Arangurengo eta Iruñeko udal mugapeetan, Sankin izeneko alderdian, zerbitzu publikoen eremu bat eta aukeren eta jarduera ekonomikoen eremu bat garatzeko Planaren espedientea tramitatzeko prozedura bukatutzat ematen duena, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak atzera egin baitu.

2011ko maiatzaren 10ean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak hirigintzaren arloan eskumenak zituen departamentuaren aurrean aurkeztu zuen Eguesibarko, Arangurengo eta Iruñeko udal mugapeetan, Sankin deritzon alderdian, zerbitzu publikoen eremu bat eta aukeren eta jarduera ekonomikoen eremu bat garatzeko plana, hori tramitatzeko.

Planaren xedea da aukeren eremu bat konfiguratzea, enpresen eta zerbitzuen metaketaren bidez espezializaturik dagoena. Enpresa horien helburu soziala izanen da, segurtasunaren sektorearen barnean, pertsonen eta ondasun materialen zein immaterialen segurtasunarekin zerikusia duten hirugarren sektoreko zerbitzuetako edo erabileretako edozein, edozein alderdi izanik ere (segurtasun publikoa, industriala, produktuarena, bide segurtasunekoa edo ondarearena), betiere berrikuntza teknologikoa nabarmena izanik. “Segurtasunaren Hiria” deituko da. “Hiri” horren gauzatze fisikoa “kluster” gisa eratu behar da, alegia, lotura gisa segurtasuna duten azpisektoreetako enpresak garatzeko eta ezartzeko “kluster” gisa.

Nafarroako Gobernuak 2011ko ekainaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, plan hori, Nafarroa 2012 Planaren barnean baitago, Udalez Gaindiko Plan Sektorial deklaratu zen, eta jendaurrean jarri eta planak ukitzen dituen mugapeetako udalei entzunaldia eman zitzaien, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako eta Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren ondorioetarako. Erabaki hori 2011ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.

Kontuan hartuta UPSaren tramitazioaren egoera eta, horren diseinuari eta esparruari dagokienez, egungo Barne Zuzendaritza Nagusia egiten ari den berrazterketa, helburua betetzeko asetu behar diren beharren inguruko hausnarketei jarraikiz, Barneko zuzendari nagusiak, 2017ko martxoaren 2ko idazkiaren bitartez, tramitazioan atzera egitea adierazi eta espedientea artxibatzeko eskatu zuen.

Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, haren aurrekoa den Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bezala, ezartzen du zein kasutan bukatzen ahal den prozedura; horietako bat da sustatzaileak atzera egitea.

Espedientearen jendaurreko eta entzunaldiko tramiteetan, 10 alegazio idazki aurkeztu ziren. Ez da bidezkoa haien ebazpena sustatzaileak atzera egin duelako.

Horrenbestez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak 2017ko martxoaren 20an emandako txostenaren arabera, eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin bat, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Onartzea Eguesibarko, Arangurengo eta Iruñeko udal mugapeetan, Sankin izeneko alderdian, zerbitzu publikoen eremu bat eta aukeren eta jarduera ekonomikoen eremu bat garatzeko Udalez Gaindiko Plan Sektoriala tramitatzeko eskaeran atzera egitea. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak egin du atzera.

2. Amaitutzat ematea Eguesibarko, Arangurengo eta Iruñeko udal mugapeetan, Sankin izeneko alderdian, zerbitzu publikoen eremu bat eta aukeren eta jarduera ekonomikoen eremu bat garatzeko Plana tramitatzeko prozedura. Sustatzailea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua da.

3. Erabaki hau Barne Zuzendaritza Nagusiari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari igortzea eta ondoko hauei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan: Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusia, Ebroko Ur Konfederazioa, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritza, Nasuvinsa, Eguesibarko Udala, Aranguren Ibarreko Udala, Iruñeko Udala, Badostaingo Kontzejua, Iruñerriko Mankomunitatea, José María Senosiáin Ibáñez jauna eta Federico Albero Ros jauna, Bildu hauteskunde-koalizioa, Eguesibarko Udaleko Izquierda-Ezkerra koalizioa, Eguesibarko Nafarroa Bai 2011 taldea, Miguel Ángel Torres Torres jauna, Juan Zabalza Sarasa jauna, María Inmaculada Górriz Zozaya andrea, Daniel Esquíroz Cabodevilla jauna, Martín Elía Górriz jauna eta Luis Fernández Arcaya Ulibarri jauna. Halaber adierazten zaie erabakiak administrazio bidea amaitzen duela eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakiaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egin ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1704500