81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Udal ordenantza, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2017ko urtarrilaren 3ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2017ko martxoaren 14an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

EUSKARA IKASTAROAK EGITEKO
LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Helburua

Euskara ikasteko laguntzak ematea da deialdiaren helburua; hartara, Jaizko Udalak hein batean bere gain hartzen du euskalduntze prozesuan duen erantzukizuna.

Onuradunak

Eskaera egunean Jaizko udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoak izanen dira laguntza hauen onuradun, baldin eta laguntzak eskatzen diren urteko urtarrilaren 1a baino lehenagoko hiru urteetan erroldatuta egon badira etenik gabe. Ikastaro estentsiboak, trinkoak eta barnetegietako ikastaro trinkoak egiteko emanen dira laguntzak. Ikastaroek 10 eguneko iraupena izan beharko dute gutxienez ere.

Baldintzak

Dagokion ekitaldirako Udaleko aurrekontuetan onesten den zenbatekoa emanen da. Zenbateko hori izanen da diru-laguntzetarako gehieneko muga.

Klase ordu guztietatik gutxienez ere %75era joan izana frogatzeko eskatuko da.

Diru-laguntzaren portzentajeak

Gehieneko portzentajea:

Ikastaroaren edo ikastaroen kostuaren %40 izanen da, eta gehienez ere 350 euro, soilik eskatzaile hauentzat:

–Langabetuak, diru-laguntza eskaera udalean aurkezten den egunean egoera horretan baldin badaude eta egun horretara arte gutxienez 4 hilabetez jarraian edo etenka lan eskatzaile gisa egon badira.

–16 urtetik beherakoak, eskaera egiteko datan 16 urte baino gutxiago dutenak.

Ikastaroaren edo ikastaroen kostuaren %20 izanen da, eta gehienez ere 350 euro.

Kostu horretan ez dira bestelako kontzeptuak sartzen, hala nola ostatua, bidaiak eta abar.

Dokumentazioa

a) Eskabidea, Jaizko Udalari zuzendua.

b) Jaizko erroldatze-ziurtagiria.

c) Ikastaroa egin izanaren ziurtagiria (egunak, eskola-orduak, maila eta eskatzailearen errendimendua), eta matrikula ordaintzeko banku transferentzia.

d) Bankuaren egiaztagiria, eskatzailearen kontu korrontearen zenbakiarena.

e) Langabezia txartela, baita EINeko ziurtagiria ere, langabezian emandako denbora adieraziz.

Aurkezteko epea

Hilabete bat ikasturtea bukatzen denetik. Epe hori luzaezina izanen da. Eskaerak Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira edo, bestela, 39/2015 Legearen 16. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren baliabideetako edozein erabilirik.

Laguntzen zenbatekoak aurrekontuan esleiturik dagoen kreditua izanen du muga. Eskatutako diru-laguntzen zenbatekoa deialdian gehienez ere ezarritako kopurua baino handiago bada, onuradunei ordaindu beharreko diru-laguntza proportzionalki gutxituko da, harik eta diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa agortu arte.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Bakarra.–Osoko bilkuran onesten den aurrekontu aldaketatik aterako den kontu-saileko zenbatekoa izanen da 2017ko laguntzen zenbatekoa.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek indarra hartu eta ondorio juridikoak izanen ditu ordenantzaren testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Iragarkiaren kodea: L1703312