81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa, kalez kaleko salmenta arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean tasen ordenantza fiskalean, kalez kaleko salmentaren atalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean egindako aldaketa, kalez kaleko salmentaren atalean, behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1704063