81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

“Udal hilerriaren eraberritzea” proiektuaren behin betiko onespena

Beteluko Udalak, 2017ko martxoaren 14an egindako osoko bilkuran, hitzez hitz transkribatzen den akordio hau hartu zen:

4. “Udal hilerriaren eraberritzea” proiektuaren behin betiko onespena, ukitutako lurren balorazioaren proposamen teknikoaren onespena eta 1. poligonoko 97. lursaileko 126,5 metro karratu herri lurregatik trukatzeko hitzarmena.

2009ko urriaren 5eko erabakiaren bidez onetsi zen 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Plana, eta haren baitan sarturik dago 53.974,27 euroko inbertsioa Beteluko Udalarendako, “Udal Hilerria berritzeko” izenarekin eta “Toki programazioa” kapituluaren barnean.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak 2016ko urriaren 14ean 489/2016 ebazpenaren bidez aipatutako proiektuarentzat aurrekontua finkatu (60.879,77 euro) eta behin-behinekoz ezarri zen 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planaren kargura egin zitekeen gehieneko ekarpen ekonomikoa.

2016ko abenduaren 2an udal bilkuran honakoa onartu zen:

1. Arpe Arquitectos S.L.-k idatzitako 2011ko apirileko “Udal hilerria berritzeko” izeneko proiektua onestea.

2. “Udal hilerria berritzeko” proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura hasiera batez onestea, eta onespen horrek dakarren onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratzea.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, ondotik ematen baita, 15 egunean, proiektuak ukitutakoek bidezko juzgatzen dituzten ohar edo alegazioak aurkez ditzaten, idatziz Beteluko Udalari zuzenduta.

4. Erabaki hau, ondasun eta eskubide ukituen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkarietako batean eta Beteluko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

5. Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

2016ko abenduaren 21eko 244. zenbakiduneko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Izaskun Iriarte Lanzek bi alegazio-idatzi aurkeztu zituen. Horietako batean, hasitako desjabetza prozedura bertan behera uztea eskatu zuen, ez baitzen planteatutako desjabetzaren beharrezkotasun soziala eta beraz bere interes publikoa justifikatzen. Bestean, “Udal hilerriaren eraberritzea”ren proiektuan ageri diren 126,5 metro karratuak eskuratzeko, jabetzak proposatutako trukea kontutan hartzeko eskatu zuen.

Hau dena ikusita eta nahitaezko desjabetzearen legearen 10. eta hurrengo artikuluei eta Nafarroako Toki Administrazioko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2. artikuluari helduz, honakoa,

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–Arpe Arquitectos S.L.-k idatzitako 2011ko apirilean “Udal hilerriaren eraberritzea” izeneko proiektua behin betikoz onestea, onespen horren baitan izanik onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.

Bigarrena.–Candido Echarri Lacunza nekazal ingeniari teknikoak egindako afekzioen balorazioaren proposamen teknikoa onestea.

Hirugarrena.–1. poligonoko 97. lursailaren 126,5 metro karratu udal jabetzakoak diren lurrengatik trukatzeko hitzarmena onestea. Honen bidez, Izaskun Iriarte Lanzek emandako epean, egindako alegazioetan proposatutako trukeei erantzun zaie.

Laugarrena.–Beteluko Udaleko alkate den Miguel Javier Recalde Goldaraz ahalduntzea, Beteluko Udalaren izenean, akordio honetatik erator litezkeen edozein dokumentu sinatu eta formalizatzeko.

Bosgarrena.–Honako akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Erkidegoko egunkari batean argitaratzea, Udaletxeko iragarki oholean ezarri eta ukitutakoei jakinarazi, ohartaraziz akordio honen kontra ondoko helegiteren bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Epaitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Betelun, 2017ko martxoaren 15ean.–Miguel Javier Recalde Goldaraz, Alkatea.

ERANSKINA

LURSAILA

ERABATEKO JABETZARAKO OKUPAZIOA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

Zenbakia

Jabeak

Azalera osoa m²

Ukitutako azalera m²

Ukitutako azalera m²

1.pol. 97. lurs

María Lanz Landa

6.417,30

126,50

247,75

Iragarkiaren kodea: L1704525