18. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko, ontziak hautatzeko plantako peoi lanetan aldi baterako kontratazioarekin aritzeko

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitate honetako plantilla organikoko ontziak hautatzeko plantako peoien lanpostu guztiak behin betiko bete direlarik, beharrezkoa da lanpostu huts hauek betetzen hastea: “lanpostua erreserbatzeko eskubidea duten aldi baterako lanpostu hutsak”, arrazoi ezberdinengatik (baja medikoak, oporrak, eszedentziak, material gehiago sartzea...) gertatzen diren lanpostu huts berriak eta langile finkoen eskubideen ondoriozko lan egoerek eragindakoak.

Kontuan harturik Mankomunitateak behar-beharrezkoa den zerbitzu publikoa ematen duela, eta, beraz, premiazkoa dela hutsik gelditzen diren gidari-peoi postuak betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.d) artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2016ko otsailaren 22an egindako bilkuran, deialdia onetsi du, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontratazioak egiteko, gidari-peoien postuak betetze aldera, Mankomunitatean sortzen diren beharren arabera, zerrenda berrien deialdia egin arte, gehienez ere 6 urteko indarraldiarekin, honako oinarri hauekin bat.

OINARRIAK

1.–Deialdi bat iragartzen da, oposizioaren eta hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko, ibilbide-peoien postuak aldi baterako betetze aldera, baldin hutsik badaude hainbat arrazoirengatik.

Proba horiek gainditzen dituztenak izangaien zerrenda batean sartuko dira, gidari-peoien postuetarako kontratatuak izateko aldi baterako edo bitarte baterako, lortutako puntuazioen arabera.

3.–Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eskola ziurtagiriaren jabe izatea, gutxienez ere.

b) Adinez nagusi izatea eta Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea.

c) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

5. eta 9. oinarrietan ezarri bezala frogatuko da beharkizun horiek betetzen direla.

4.–Deialdian parte hartzeko eskabideak Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatearen bulegoan aurkeztuko dira, hamabost egun naturaleko epearen barrenean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta ondoko hirugarren lanegunean, Mankomunitateak, eskabideekin batera eransten den dokumentazioa berrikusi ondoren, onartuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jarriko du Mankomunitateko iragarki oholean.

Behin-behinekoz onartu ez direnek aukera izanen dute erantsi ez dituzten agiriak aurkezteko bi laneguneko epean gehienez (nahitaezko agirien zuzenketa egiteko epea: behin-behineko zerrenda jendaurrean jarri eta hurrengo bi lanegunak).

Epe hori iraganik, eta hurrengo bi lanegunen epean, Mankomunitateak onartutakoen behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko du, eta, agiri horren beraren bidez, jendaurrean adieraziko du hautaprobak egiteko tokia eta data.

Aipatutako epeak luzaezinak dira.

Hautaprobetarako deia ez da inola ere banaka eginen, kolektiboki baizik, aipatutako argitalpenen bidez.

Orobat, telefono bidezko informazioa emanen da, 948.713.179 zenbakiaren bidez, 9:00-14:00 ordutegian, astelehenetik ostiralera, bai onartutakoen zerrendarako, bai proben egunetarako, betiere aipatutako epeen barnean.

5.–Eskabidearekin batera ondoko agiriak ekarri beharko dira:

a) Behar bezala konpultsatutako kopiak, gutxienez ere eskola ziurtagiriarenak, edo, bestela, jatorrizko ziurtagiria.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua, 3. oinarriko a) eta b) puntuetako beharkizunak betetzen direla frogatzeko.

6.–Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

UNITATEKO BURUA

Jose María Palacios de Mier

–Ordezko mahaiburua:

Carlos de Miguel Altimasveres

1. KAPITULUA

Pedro Malo Pérez

1. mahaikidearen ordezkoa:

José María Campo Pascual

2. KAPITULUA

Carlos Gorena

2. mahaikidearen ordezkoa:

Francisco Cambra Prat

3. KAPITULUA

(sindikatuen ordezkariek izendatutako ordezkaria)

3. mahaikidearen ordezkoa:

(sindikatuen ordezkariek izendatutako ordezkaria)

4. mahaikidea (idazkaria):

Miguel A. Arrastio Soria

4. mahaikidearen ordezkoa:

María Jesús Hernández Luri

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

7.–Hautapenaldian INAPek prestatutako proba psikotekniko bat egin beharko da, bai eta proba praktiko bat ere, ontziak hautatzeko plantan hondakinak eskuz bereizteko kabinako zintan ontziak jasotzekoa.

Izangaiek NANa aldean dutela agertu beharko dute bi probetara. Ez badakarte ezin izanen dute proba egin eta prozesutik baztertuak izanen dira.

Izangaiek segurtasuneko oinetakoak eraman beharko dituzte proba praktikora. Ez badakartzate ezin izanen dute proba egin eta prozesutik baztertuak izanen dira.

8.–Ariketa bakoitza honela baloratuko da:

Proba psikoteknikoa: Proba honek gehienez ere 40 puntu izanen ditu, baina ez da baztergarria izanen. Kalifikazio hoberena duten lehenengo 30 izangaiek proba praktikoa eginen dute. Gainerakoak, kalifikazio ordenaren arabera, boltsa baten partaide izanen dira eta Mankomunitateak dei eginen die proba praktikoa egiteko, laneko beharren arabera eta hasierako zerrendaren garapenaren arabera.

B) Proba praktikoa: Proba honek 60 puntu izanen ditu gehienez ere eta baztertua geldituko da gutxienez 10 puntu lortzen ez dituen izangaia (50 akats onartzen dira, 51 egiten dituena baztertua geldituko da). Proba honela eginen da:

–Hautapen plantan ohikoak diren material batzuk jarriko dira hondakinak bereizteko kabinara doan zinta garraiatzailean (ontziak eskuz bereiztekoa) eta han izangaiek behar bezala bereizi beharko dituzte, ontzi mota bakoitza dagokion edukiontzira botata. Ezegokiak eta hondarrak egonen dira; hau da, pasatzen utzi beharko den materiala.

–Izangai guztiek material bera izanen dute eta ausazkoa izanen den gauza bakarra zinta garraiatzailean egin den banaketa izanen da.

–Puntuazio irizpidea honako hau izanen da, 60 puntutik abiatuta (proba praktikoan lor daitekeen puntuazio handiena):

  • Puntu 1 kenduko da ezegokietarako pasatzen uzten den material baliodun bakoitzeko.
  • Puntu 1 kenduko da okerreko edukiontzian uzten den material bakoitzeko.

–Material hauek jarriko dira:

  • 40 unitate, PET.
  • 30 unitate, BRIK.
  • 30 unitate, PEAD.
  • 30 unitate, PLASTIKO NAHASKETA.
  • 20 unitatea, material ezegokia.

Probak 5 minutu iraunen du gehienez eta arratsaldeko lanaldian eta/edo larunbat goizekoan eginen da.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute (ezinbesteko baldintza: NANik gabe agertuz gero ez da onartuko).

Lehiaketako faseetan lortutako puntuen batura izanen da azken emaitza. Azkeneko baturan berdinketarik izanez gero, proba praktikoan izandako puntuazio altuena aintzat hartuz ebatziko da. Berdinketak bere horretan segitzen badu, test psikoteknikoaren fasean puntu gehien lortu duenaren alde eginen da.

9.–Hautatutako izangaien behin-behineko zerrenda Mankomunitateko iragarki oholean jarriko du epaimahaiak, puntuazio ordenaren arabera.

Horrela argitaratu eta biharamunetik 7 eguneko epean, aukeratutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Mankomunitatean:

a) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuan aritzea guztiz eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzen duena.

Aipatutako epean agiri horiek aurkezten ez dituztenek, salbu ezinbesteko kasuetan eta behar bezala justifikaturik, ez dira sartuko hautatutako izangaien zerrendan.

10.–Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko buruaren ebazpenaren bidez, zeina Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko baita, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko da.

11.–Mankomunitateko plantako peoi zerbitzuan beharrik sortzen bada, behin betikoz onetsitako zerrendako izangaiei deitzen hasiko zaie.

Beharra sortzen den unean (baja, edo absentzia, lanpostua gordetzeko eskubidearekin, edo lanpostu huts berria) hautatutako izangaien zerrendan eskuragarri daudenen artean lehenbizikoari deituko zaio.

12.–Behar den izangaiari deitu ondoren, baietz esanen du berehalakoan, eta orduan aldi baterako kontratatuko da, plantako peoi lanposturako, kontratazioa ekarri duen egoerak iraun bitartean, edo plaza erregelamenduz bete arte.

Horretarako, izangaiek helbidea eta telefonoa aldatzen badute, behar den denboraz emanen diote horren berri Mankomunitateari.

Protokolo honen bidez eginen dira jakinarazpenak:

1. Telefono mugikorreko zenbakira deituko da.

2. Erantzunik ez bada, telefono finkora deituko da.

3. Erantzunik ez bada, emandako telefono mugikorreko zenbakira sms bat bidaliko da.

4. Egindako saiakera bakar bati ere ez bazaio erantzuten 15 minutu baino lehen, zerrendako hurrengoari deituko zaio, eta erantzun ez duena azkeneko postura igaroko da.

13.–Deia egitean norbait ezin bada kontratatu aldi baterako ezintasun egoeran egoteagatik, edo amatasun bajan, edo odol bidezko edo ezkontza bidezko lehen mailako ahaide bat ospitaleratzeagatik, puntuen arabera dagokion postuari eutsiko dio zerrendan. Horren ondorioetarako, egoera hori frogatu beharko da, medikuaren ziurtagiriaren bidez, behar denean.

Orobat, zerrendako beren postuari eutsiko diote izangaiek baldin deia egiten zaienean Mankomunitatean berean ari badira lanean.

Gainerako kasuetan, deia egitean izangaiak onartzen ez badu, hautatutakoen zerrendako azkeneko postura igaroko da, eta hurrengo izangaiari deituko zaio, lortutako puntuen ordenaren arabera.

14.–Kontratatzen diren izangaiek behar diren ordainsariak jasoko dituzte, plantilla organikoan ezarritakoaren arabera lanpostuari dagozkionak.

Kontratatuak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta hartan alta hartuko dute, araubide horretan aurreikusten den babesaren pean.

15.–Kontratua indarrean den bitartean justifikatuki uko eginez gero, uko egileak duen puntuazioaren arabera dagokion tokia hartuko du zerrendan.

Uko egiten den gainerako kasuetan, une horretan zerrendako lehenbiziko tokian dagoen izangaiari deituko zaio, eta uko egileari baja emanen zaio hautatutakoen zerrendan.

16.–Deialdi honek ezarritako arauen aplikazioa edo interpretazioa dela-eta izan daitezkeen zalantzak edo gorabeherak epaimahaiak ebatziko ditu.

17.–Deialdi honen babespean egiten diren lan kontratuek probaldi bat izanen dute, Langileen Estatutuarekin bat.

Halaber, egiten diren kontratuen indarraldian langilea kanporatzen bada indarreko lan-araudian ezarritako arrazoiengatik, automatikoki baja emanen zaio zerrendan.

18.–Deialdi honen, oinarrien edo egintzen aurka, aukeran, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Mankomunitateko Burutzari edo Batzorde Iraunkorrari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Azkoienen, 2016ko abuztuaren 17an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua. (PDFa)

Iragarkiaren kodea: L1614709