10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 791/2016 prozedura

María José Marijuan Gallo andrea, Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Maykel Grandoso Alaez jaunak eskaturik, IC Construcción Ingeniería y Gestión SAren aurka, kaleratzea dela eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 791/2016 autoen barrenean, honako hau eman da:

Zitazio zedula

Zitatzeko agindu duen agintaria:

Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Zein auzitan:

goian aipatutakoa.

Noiz eman den horretarako ebazpena:

2016/11/02.

Zitatzen den pertsona:

IC Construcción, Ingeniería y Gestión de Obras SA, demandatu gisa.

Zitazioaren xedea:

alderdi demandatu gisa parte hartzea adiskidetze-ekitaldian eta, beharrezkoa bada, judizioan.

Eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean Maykel Grandoso Alaezek eskatutako galdeketari erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Zein toki, egun eta ordutan agertu behar duen:

2017ko martxoaren 6an agertu beharko du, 11:30ean, adiskidetze-ekitaldia egiteko, epaitegi honetako erabilera anitzeko gelan, Justizia Jauregiko 6. solairuan.

Ekitaldi horretan alderdiak bat etortzen ez badira, 9. judizio-aretora joan beharko dute 11:40an (Barroeta Aldamar, 10, lehenbiziko solairua), dagokion judizioa egitera.

Legezko ohartarazpenak

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea, eta judizioak aurrera jarraituko du, auzi-iheslari zarela deklaratu beharrik izan gabe (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.3 artikulua).

Judizioan egin beharreko galdeketarako, judiziora zitatu den pertsona juridikoaren legezko ordezkaritza duen pertsonak agertu behar du, ordezkaritza hori frogatzen duen agiria aurkeztuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).

Lehenengo zitazioan agertzen ez bada bidezko arrazoirik gabe, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko dira, betiere ordezkatutako pertsona juridikoa haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.2 artikulua).

Legezko ordezkariak egitateetan esku hartu ez badu, egitateak zuzenean ezagutzen dituen pertsona eraman beharko du judiziora. Horretarako, galdeketa erantzunen duen pertsona proposatzen ahalko du, galdeketa pertsonal horren beharra behar bezala justifikaturik (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).

Auzitan diren egitateetan enpresaburuaren izenean (haren erantzukizunpean) administratzaile, kudeatzaile edo zuzendari gisa aritu diren pertsonek deklaratu beharra erabakitzen ahalko da bakar-bakarrik esku-hartze horren agintzaile izan den alderdiaren galdeketaren barnean eta egitateak pertsonalki ezagutzen dituzten aldetik, legezko ordezkariaren galdeketa ordeztuz edo horren osagarri gisa, salbu eta lekuko gisa deklara dezatela erabakitzen denean, egitateetan izan duten esku-hartzearen eta enpresaren egituran duten tokiaren arabera, jada enpresan ari ez direlako edo babesgabetasuna saihesteko (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.5 artikulua).

2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua). Frogabideak agiriak badira, behar bezala aurkeztuak, ordenatuak eta zenbakituak egon beharko dute (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94. artikulua).

Dena dela, aldez aurretik, beste alderdiari helarazi behar diozu edo aurrez aurkeztu behar duzu, euskarri informatikoan ahal izanez gero, judizio ekitaldia baino bost egun lehenago, erabili nahi duzun agiri edo aditu froga, baldin eta, tamainagatik edo konplexutasunagatik, komenigarria bada aurretik aztertzeko aukera ematea (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.4 artikulua).

3.–Alderdiek adiskidetzea formalizatzen ahalko dute judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, jarritako egunaren zain egon gabe, eta zilegi izanen dute, orobat, auzia Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legean xedatutakoaren arabera eratuta dauden bitartekotza prozeduren mende jartzea, nahiz eta horrek ez duen etetea ekarriko, bi alderdiek adostasunez eskatzen ez badute behintzat, bitartekotzaren mende jartzea justifikatuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua).

4.–Alderdi demandatzaileak zure esku dagoen agiriren bat froga moduan proposatu eta epaitegiak onartu badu, aurkeztu egin beharko duzu. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez baduzu, onartutako frogari dagokionez kontrako alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat jo ahalko dira (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94.2 artikulua).

–Aditzera ematen zaizu alderdi demandatzailea judizioan agertuko dela. Zuk ere horietako profesional batekin agertzeko asmorik baldin baduzu, Epaitegiari jakinarazi beharko diozu, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunean. Hala egiten ez baduzu, ulertuko da uko egiten diozula judizio egintzan profesional horiez baliatzeko eskubideari (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 21.2 artikulua).

–Epaitegi honetan aurkezten duzun lehen idazkian edo agertzen zaren lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituzu (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikulua).

Jakinarazpenetarako emandako helbideak eta datuek ondorio guztiak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egindako jakinarazpen-saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; zure betebeharra da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen duzunean, bulego judizial honi jakinarazi beharko diozu, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).

–Pertsona fisikoen edo erakunde sozialen ordezkaritza notario-ahalordearen bidez frogatu behar da, edo, bestela, Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean aurkeztuz izendatu behar da ordezkaria.

–NANa, pasaportea edo bizileku-txartela ekarri behar duzu ekitaldira.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko azaroaren 2an.

Justizia Administrazioaren letradua

Eta IC Construccion Ingenieria y Gestion SAri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Iruñean, 2016ko azaroaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Justicia, María José Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J1613813