10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 339/2014 ofiziozko prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 339/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Abdul Rehman Nawazishi eta Marinela Elena Ursuri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako ebazpen hau egiten dut, 2017ko otsailaren 8ko 9:30ean judiziora ager dadin 101. judizio-aretoan (1. solairua). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko abenduaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1613896