10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 30/2016 prozedura. 273/2016 epaia

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den 30/2016 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Margoth Noemi Zhuira Velezek sustatu du, Sagrario de la Parra Hermoso de Mendoza prokuradore andreak ordezkatuta eta Alberto Picon Cintas legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean den María Eugenia Giraldo Escobar andrearen aurka, hiri errentamenduak direla eta.

Epaitza: Osorik baiesten dut Margoth Noemi Zhuira Velezek María Eugenia Giraldo Escobarren aurka jarritako demanda, eta, hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari laurehun eta berrogeita hamar euro (450 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta kostu guztiak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot.

Eta Margoth Noemi Zhuira Velez non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2016ko abenduaren 1ean.–Idazkari judiziala, Arantzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1613787