10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 347/2016 prozedura. 272/2016 epaia

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere Barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den 347/2016 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Galarreta SLk sustatu du Juan Carlos Olaechea Otermin jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla eta. Auzi-jartzaileak Carlos Hermida Santos prokuradore jauna izan du ordezkari eta Andrés Tomé Lavín legelari jauna laguntzaile.

Epaitza: Osorik baiesten dut Galarreta SLk Juan Carlos Olaechea Oterminen aurka jarritako demanda, eta, hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamalau mila laurehun eta hogeita hamar euro eta berrogei zentimo (14.430,40 euro) ordaintzera, gehi sei mila hirurehun eta berrogei euro eta laurogeita hamalau zentimo (6.340,94 euro) berandutze-interes gisa, hau da, hogei mila zazpiehun eta hirurogeita hamaika euro eta hogeita hamalau zentimo (20.771,34 euro), eta kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Juan Carlos Olaechea Otermin jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2016ko abenduaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1613777