10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 717/2016 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela, betearazpena abiarazteko. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Guadalhorce Ecológico Sociedad Cooperativa Andaluzak eskaturik bideratu dena Roberto Muñoz Calvoren aurka, 1.485,98 euro erreklamatzeko, gehi 3/2004 Legean ezarritako interesak.

Eta Roberto Muñoz Calvori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko abenduaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1613917