10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

8 eta 9. aldaketen hasierako onespena. 2016ko aurrekontua

Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 8. eta 9. aldaketak 2016ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2016ko abenduaren 30ean.–Burua, Maite Berdejo Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L1700011