10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen 2017ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ollaranen, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1615033