10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2017ko ekitaldirako karga-tasak eta prezio publikoak

Udalak 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen besteak beste:

1) Karga-tasa hauek finkatzea 2017rako:

1.1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.

1.2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,59.

1.3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: gutxienez 60 euro, 2.000 euroko edo gutxiagoko aurrekonturako. 2.000 eurotik goitikoa bada, %4.

1.4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1eko indizea aplikaturik.

1.5.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %3, tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

2) Taxi zerbitzuaren prezio publikoak, 2017rako.

2.1.–Banakakoaren txartelaren prezioa: 1,80 euro.

2.2.–20 txartelen prezioa: 30 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ollaranen, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, David Ventura Campion.

Iragarkiaren kodea: L1615027