10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Zerga-tasak, 2017. urterako

Urraulbeitiko Udalak, 2016ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren zerga-tasak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,2275.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,5605.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): zerga-tasa, %3,27.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Balioaren igoera zehazteko portzentajea:

  • 5 urte bitarte: %2,2.
  • 10 urte bitarte: %2,1.
  • 15 urte bitarte: %2,0.
  • 20 urte bitarte: %2,0.

Kuota zehazteko zerga-tasa: %8,28.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1700039