10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Zerga-tasak, 2017. urterako

Urraulgoitiko Udalak, 2016ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ondotik aipatzen diren zerga-tasak ezartzea 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,2851.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,5655.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): zerga-tasa, %3,18.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Balioaren igoera zehazteko portzentajea: legezko gutxienekoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2016ko abenduaren 20an.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1700017