10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, Alkatetzak abenduaren 23an emandako 49/2016 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 3/2016 aldaketa, ordainsarietarako eta gizarte segurantzarako.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2017ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1700137