10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNDIO

2017ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Undioko Kontzejuak, 2016ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Undion, 2016ko abenduaren 30ean.–Kontzejuko burua, Blanca Vázquez Jiménez de Ventrosa.

Iragarkiaren kodea: L1700094