10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Diru-laguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharte Arakilgo Udalaren diru-laguntzen ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharte Arakilen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1614987