10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aurrekontuko 11/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko udal aurrekontu luzatuan aldaketa egiteko 11/2016 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Uharte Arakilen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1614985