10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalaren eta musika eskolaren aurrekontu orokorra 2017rako. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Udalaren eta Musika Eskola erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontu orokorra, baita bi aurrekontuak betearazteko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1700016