10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2017ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 2an.

Orotz-Betelun, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

1. ERANSKINA

2017. urteko plantilla organikoa

Lan-kontratudun finkoen zerrenda:

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: laburra, lanaldiaren %23. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.

Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak:

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %87,5. E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria %7,58.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:

Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda:

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda.

Funtzionario partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: Jarduneko idazkaria.

Iragarkiaren kodea: L1615022