10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLOBARREN

2017ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Ollobarrengo Kontzejuak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2017ko aurrekontu arrunta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ollobarrenen, 2016ko abenduaren 28an.–Kontzejuko burua, Julián Chávarri Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1700325