10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2017ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Milagroko Udalak, 2016ko abenduaren 29ko bilkuran, erabaki zuen Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko lan egutegia onestea. Hartara, ondotik ematen diren egunak jaiegun izanen dira:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

otsailaren 3a: San Blas eguna, Milagroko zaindaria.

Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Egunaren biharamuna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2017ko lan egutegian.

2017an, epeak kontatzeko, baliogabeak izanen dira igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 6a, otsailaren 3a, apirilaren 13a, 14a eta 17a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 4a, 6a, 8a eta 25a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1615017