10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Hirigintzako hitzarmena, 2. poligonoko 5 lurzatiri dagokiona. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2016ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintzako hitzarmena 2. poligonoko 441 (zati bat), 443, 444, 445 eta 446 lurzatietan jarduteko, nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak bildu, tratatu eta baloratzeko zentro pilotu bat jartzeko, Tratamiento de Subproductos Alimentarios, SLk sustaturik (TRASA, SL).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1615007