10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Xabier Guibelalde Otermin jauna, Hezkuntza Departamentuko Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Xabier Guibelalde Otermin jauna, Hezkuntza Departamentuko Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzea. 2017ko urtarrilaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1615016