10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2017ko zerga-tasak. Onespena

Alloko Udalak, 2016ko abenduaren 30ean egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki zuen. 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra eta hauek dira:

1.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,426.

2.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,173.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indize hau aplikatuko da: 1,1.

5.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatzea, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

6.–Tasa hauek ere onestea:

–Usiko ur zerbitzua: Kontagailuagatik, gutxieneko kuota, hilean: 1,80 euro; kontsumoagatik, kuota 120 metro kubikoraino, hilean: 0,15 euro kontsumituriko metro kubiko bakoitzagatik; 120 metro kubikotik goiti: 0,30 euro.

Markalainen (Txulapain), 2017ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1700023