10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2016ko aurrekontuko 12.etik 15.era bitarteko aldaketen espedientea. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko udal aurrekontu luzatuan 12.etik 15.era bitarteko aldaketak egiteko espediente bateratua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Uharte Arakilen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1614991