10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2017ko lan egutegia

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Aintzat harturik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, 2016ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 14an.

Zuzenbideko oinarriak:

Kontuan harturik espedientean dagoen dokumentazioa, eta haren gaineko txostena egin dutela 2016ko azaroaren 21eko Langileen Batzordeak eta ordezkari sindikalek.

Aho batez erabaki da:

1.–Asteguneko jaiegunen 2017ko egutegia onestea Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, haren kontseiluak onesten baitu horiendako egutegia). Hona, zehazturik:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 18a: Anaitasunaren eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelaria.

2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da.

b) Abenduaren 22an eta abenduaren 29an lanaldia ordu 1 eta 6 minutu arinago bukatuko da, eta 48 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko.

Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, bi egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen ordu hori konpentsatzeko.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Uharteko Udalaren iragarki oholean ere.

4.–Langile Batzordeko kideei eta zerbitzuburuei jakinaraztea, eta posta elektronikoa igortzea langile guztiei.

Uharten, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1613602