10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Aldaketa Udal Planean, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 9. artikuluari dagokienez. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza Orokorraren 9. artikuluan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 64.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogeita hamar egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Etxarren Girgillaon, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1615003