10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2017ko lan egutegiaren onespena
(Alkatetzaren 390/2016 ebazpena, 2016/11/30)

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2016ko azaroaren 30ean. Hona haren testu osoa:

“Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko asteguneko jaiak zein diren zehazten baitu,

EBATZI DUT:

1. 2017ko jaiegunen egutegia onestea Funesko Udaleko langileetan udal bulegoetan zerbitzu egiten dutenentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 14a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 9a, 10a eta 11: Santiago apostolua; herriko festak.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

3. Funesko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 08:00etatik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

4. Funesko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 09:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ortziralera.

5. Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, ahalik eta lasterren, organo eskudunak onets ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.”

Jakinarazten zaizu, jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten ezen ebazpen hau irmoa dela administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1613859