10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko erabakia

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Funtzio publikoen ondoriozko zerbitzu eta prozedura jakin batzuk datuak babesteko araudira egokitzeko xedez, Eulateko Udalak erabaki du:

Lehena.–Datu pertsonalen honako fitxategi hauek sortzea:

Aparkatzeko txartela

–Xede eta erabilera aurreikusiak: aparkatzeko txartelak ematea, betebeharrak egiaztatzea eta emandako txartelak mantentzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, horretarako prestatutako inprimakiaren bidez.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: aparkatzeko txartelaren eskatzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: Izen-deiturak, NANa, helbidea, irudia, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Osasunari buruzko datuak (minusbaliotasunaren ziurtagiria).

–Tratamendurako erabilitako sistema: eskuzkoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Eulateko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Eulateko Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Egoiliarren kudeaketa

–Xedea eta erabilera aurreikusiak: egoiliarren kudeaketa: eskabideen kontrola eta kudeaketa, harrera, laguntza mota, kuota eta erabiltzailea egoitzan egotea dakarren historia medikoa eta soziala.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien legezko ordezkariek emanen dituzte eskabidean bertan eta medikuek emandako osasun agirietan.

–Pertsona edo talde ukituak: egoitzaren erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: NANa, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, sinadura, irudia, gizarte segurantzaren zenbakia, osasun txartela.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernua (Gizarte Ongizate Departamendua).

–Organo arduraduna: Eulateko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Eulateko Udala.

–Segurtasun maila: handia.

Kontratuen fitxategia

–Xede eta erabilera aurreikusiak: langileen kontratazioa, zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen esleipenak, aplikatzeko den legeriaren arabera.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, dagokien kontratua esleitzeko aurkezten diren agiriekin batera.

–Pertsona edo talde ukituak: Udalak kontratuak esleitzeko sustatzen dituen enplegu deialdietan eta lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Enpleguaren gaineko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: udal webgunea, Nafarroako kontratazio ataria, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarriarekin bat.

–Organo arduraduna: Eulateko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Eulateko Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Eulaten, 2016ko azaroaren 28an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1613685