10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udalaren San Gregorio zahar etxea
Datu pertsonalak babesteko fitxategiak sortu eta aldatzea

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak eta, lege hori garatzeko, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 53. eta 54. artikuluak ezarritakoarekin bat,

Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar etxeko Gobernu Batzordeak, 2016ko azaroaren 17an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

Lehena.–Erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortzea (Iradokizunak, erreklamazioak, kexak edo aintzatespenak, Harremanak, Langileen kontratazioa eta Erregistroa), 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta lege hori garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Bigarrena.–Erabaki honen II. eranskinean ageri den fitxategia aipatu eranskinean dagozkion ataletako deskribapenen arabera egokituko da, 15/1999 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 54.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Erabaki honen eranskinetako fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorrak eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2016ko abenduaren 13an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Iradokizunak, erreklamazioak, kexak edo aintzatespenak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Iradokizunak, erreklamazioak, kexak edo aintzatespenak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: zahar etxeari buruz egiten diren iradokizunak, erreklamazioak, kexak eta aintzatespenak kudeatzea. (Hainbat helburu [Beste erregistro administratibo batzuk]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: erakundearekin eta bertako langileekin harremana duten herritarrak (langileak, herritarrak eta egoiliarrak).

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria (interesduna bera edo haren legezko ordezkaria).

–Biltzeko prozedura: inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, data, sinadura.

–Bestelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (familiaren datuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Harremanak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Harremanak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: zahar etxeko harreman datuen kudeaketa. Zahar etxearekin loturaren bat dutenekin edo interesdunekin komunikazioa izatea. (Hainbat helburu [Beste helburu batzuk]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Taldea: harremanetarako datuak (harremanetarako pertsonak).

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera (interesduna bera edo haren legezko ordezkaria).

–Biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa, bisita txartelak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Langileen kontratazioa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Langileen kontratazioa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: zahar etxerako langileen kontratazioa kudeatzea. (Giza baliabideak [Langileen kudeaketa]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Taldea: lanposturako izangaiak (enplegu eskatzaileak).

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera (interesduna bera edo haren legezko ordezkaria).

–Biltzeko prozedura: inprimakiak, aurkezten diren dokumentuak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, data, sinadura.

–Bestelako kategoria pertsonalak:

  • Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak).

c.2) Tratamendu sistema: eskuzko fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Entitatearen iragarki oholean argitaratuta.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Erregistroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea. (Hainbat helburu [Administrazio prozedurak]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: eskatzaileak, zahar etxera idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak (herritarrak eta egoiliarrak).

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria eta administrazio publikoak (interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, administrazio publikoak).

–Biltzeko prozedura: bulegoan aurkezten diren agiriak, posta arrunta edo beste igorpen mota bat.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

II. ERANSKINA

Aldatzen den fitxategia

Fitxategia: Erizaintzako historiak

Organo arduraduna: Buñuelgo San Gregorio Zahar Etxea.

a) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

a.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, osasun txartela.

–Babes berezia duten beste datu batzuk: osasuna (ukituaren adostasun espresarekin bilduak).

–Bestelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalen datuak (jaioteguna - adina - sexua).

a.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

Iragarkiaren kodea: L1613973