10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ordenantza fiskala, Barañaingo Udaleko Hezkuntza
eta Prestakuntza Alorrak antolatzen dituen kirol jokoetan izen emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena. Aldaketaren hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Barañaingo Udaleko Hezkuntza eta Prestakuntza Alorrak antolatzen dituen kirol jokoetan izen emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, aipatu bilkurari dagokion espedientera bildutako agiriekin bat etorriz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.

Barañainen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1614992